2016/10/26

HAURREKIN BURUTZEKO JOLASA

Adierazpena eta komunikazio ikasgaiean egindako jolas batekin gatoz gaurkoan, dramatizazio jolas batekin hain zuzen ere. Jolas honekin dramatizatzeko beste modu bat ikusi genuen eta haurrekin erabiltzeko beste baliabide bat. 

Ondoren jolasa azaltzen dugu nahi izan ezkero beste momentu batean egiteko.
Jolas gehiago ikusi nahi badituzue klikatu hemen!

Hostoen Jolasa:

Udazkenean, denok dakigun bezala, hostoak lehortu eta erortzen dira. Honek aukera paregabea ematen digu hauek bildu eta hauekin jolas ezberdinak burutzeko. Hona hemen jolas posible horietako batzuk:
  • Hostoekin izar moduko bat burutu dezakegu haurrekin. Haur bakoitzak bere hostoa izango du eta honi beraien izena jarri beharko diote axota edo errotulagailu baten bitartez. Ondoren, zeloa erabiliz, izar moduko bat sortu dezakegu haurren hostoak bata bestearen ondoan itsatsiz.
  • Dramatizazioari dagokionez, haur bat altura zehatz batera igo daiteke eta zuhaitza dela irudikatu. Hau egiteko hosto ezberdinak bere gorputzetik kokatu genituzke. Besoak zuzen jartzea ere oso ideia aproposa da. Gero, zuhaitza den haurrak hau oihukatuko du: "Bat, bi, hiru..... Udazken!". Hau esatean gainean dituen hosto guztiak botako ditu.
  • Hostoak dituzten ezaugarriak identifikatzea ere jolas bikaina izan daiteke. Modu honetan, haurrak hostoen deskribapen txiki bat burutuko dute. Hau jolas entretenigarri bihurtzeko, haurrek dituzten hostoak nahastu eta haur bakoitzak bere deskribapena ematean, besteek zein hosto deskribatzen ari den asmatu beharko dute.
  • Amaitzeko, haurren irudimena eta sormena gaitasunak garatzeko, hostoak objektu bihurtzeko eskatuko diegu. Eta jarraian, objektu hori duen pertsonaia bat asmatzeko eta irudikatzeko. Era honetan, dramatizazioa ere landuko genuke jolas txiki honekin. Hala nola, haur batek bere hostoa pirata baten begiko partxe bihurtu dezake edo hostoa peineta bat, sevillana pertsonaia sortuz.

2016/10/25

EIDER EIBARREN HITZALDIA

Eider Eibar irudigilea Zornotzan jaio zen 1980. uretean. Arte Ederrak eta animazioa ikasi zuen eta egun irudigile lanetan dabil. Liburu bat ilustratzerakoan, pertsonaiak ez ditu errealitatean bezala marrazten, irudimena erabiltzen baitu eta pertsonaiei ezaugarri berezi eta magikoren bat eranstea gustatzen zaio.


Pertsonaiak marrazteko gomendio batzuk egin zizkigun:
  • Formek garrantzia handia dute. Borobila, karratua, biguna, zorrotza, handia, txikia...
  • Kontuz estereotipoekin
  • Koloreak kontuan izan behar dira ilea, arropa... margotzerakoan
    • Kolore hotzak/beroak, apalak/biziak, orekatuak/kontrasteak, ilunak/argiak...
  • Jarrera, pertsonaiek duten gorputzaren posea.
  • Gehigarriak: loreak, liburuak, baloia, joastailuak, betaurrekoak...

Azkenik, berarekin lau jarduera burutu genituen. Hauetan, perstsonai originalak sortu genituen. Eiderrek marraztu zituen guk ideiak proposatzen genizkion bitartean. Lehendabizi, bakoitzak animali bat pentsatu zuen eta banaka animali hau esatean, Eiderrek animali horren gorputz atal bat marrazten zuen. Gorputz atal bakoitza kolore batez marraztu zuen.


Ondoren, beste jarduera bat burutu genuin. Berak pertsonaiaren izena esaten zigun, honi buruzko hiru datu ematen zizkigun eta jarraian gorputz atal ezberdinak banaka marrazten zituen. Gelan ondorengo marrazkiak irudikatu genituen:
  • Sorgina pirata
    • Ez du beldurrik ematen
    • Ile apaindegiak gorroto ditu
    • Beldurra die katuei
  • Printzesa
    • Super saltoak emiaen ditu
    • Irakurle amorratua da
    • Ortzadar koloreko puzkarrak botatzen ditu
  • Animalia magikoa
    • Hegan egiten du
    • Irudimena handia du
    • Alturei beldurra die

Eibarrek emanado klase hau burutu eta gero, pertsonaiak sortzeko bide ezberdinak daudela ikasi dugu. Beti pertsona itxurako pertsonaiak sortzen amaitzen dugu, irudimena gutxi erabiliz. Eskola hau eta gero, ohartu gara  gure antzezlanean fantasiazko pertsonai bat sartzea oso aproposa izango zela. Bestalde, pertsonaiak nola marraztu erakutsi digu modu oso simple batean. Oso gustura egon gara saio honetan eta gure antzezlanerako pertsonaiak sortzeko prozesuan asko lagundu digu honek.

2016/10/20

HAUSNARTU..

Javier Abad-ek Thiysen museoan emandako hitzaldi bat ikusi dugu gaurkoan. Eta ideia pilo bat atera ditugu bertatik, hemen dituzue horietako batzuk:





Bideoa ikusi nahi baduzue hemen duzue:

2016/10/18

UMEEN BETAURREKOAK JANTZITA

Antzerkiko gaia lantzerako orduan, haurren begietatik begiratzea zein garrantzitsua den ikusi dugu!
Izan ere, gaurkoan Solo es el principio dokumentala ikusten hasi gara gelan, bertan, Haur Hezkuntzako ikasleek gai ezberdinen inguruan hausnarketa ezberdinak egiten dituzte. Dokumental honek lagundu digu konturatzen, ikasleak nahiz eta oso gazteak izan edozein gaiaz hitz egiteko gaitasuna dutela eta hortaz, gure antzezlaneko gaia aukeratzerakoan, gai ezberdinak erabiltzeko aukers izango dugula.

2016/10/14

ALDERANTZIZKO KONOA

Beste behin, hausnarketarako tartea izan dugu. Diskurtsoaren atzetik dagoen guztiari erreparatu diogu. Izan ere, talde lanean jardun behar dugunez oso onuragarria da hainbat ezaugarri kontuan hartzea. 
Taldeko kide sentitzea ezinbestekoa da kohesioa egon dadin, eta hori bermatzen denean soilik lortuko dugu kooperazioa, gerta daitezkeen erronka eta arazoei irtenbideak bilatzeko. Hori lortuta lortu ahal izango dugu egokitasunera iristea. Lehen faseak bermatzen ez baditugu........ez dugu besteak lortzerik izango.
Bestetik aipagarria da komunikazioa sustatu behar dela, non entzunketa aktiboa egongo den. Horrela ikaskuntzan murgiltzen hasi ahal izango gara transferentzian eta kontratransferentzian amaituz. Horrek zera esan nahi du, gure gauzak besteengan ikustea, normalean onartzen ez ditugunak; horregatik ezinbestekoa da norberak bere burua ezagutzea.
Lehen diskurtsoa tontorrean kokatu dugu agerikoa delako, eta behekaldean ordea, ezkutatutakoa egongo litzateke. Egon badago, ezin da ahaztu, gurekin dago denbora osoa, norberarena zein besteena.

Taldea osatzen dugunean fase horietatik pasatzen gara beti eta gu aurten sortu garen talde garenez, ezaugarri horiek guztiak haintzat hartu behar ditugu talde lanean ibiltzeko. Faseak gainditzean, gertatzen diren gauzak aurrera eramateko gai sentitu behar gara.
 
Hausnarketa honetatik ere beste hainbat ideia garrantzitsu atera ditugu:
IKASTEA: norberaren aldaketa bat da
OZTOPOA: aldaketari erresistentzia, ziur eta eroso gauden horretatik mugitzea
BELDURRA: dakigun edo gauden egoerari eta besteen erasoei (erresistentziarekin lotuta)
Kide guztiak gaude konprometituta, norbera bere funtzioan
MUGIMENDUA: pauso bat ematea
INDARRA: taldean jolasean dauden indarrak


DOKUMENTAZIOAREKIN BURU BELARRI

Gaurkoan, taldean bildu eta gure dokumentalerako dugun materialari so egin diogu. Behin hori eginda, hau da, sustraiak finkatuta gorputza emateko lehen pausoa eman dugu; horretarako, aurrera eramango dugun dookumentalaren egitura adostu dugu. Ti-ta, hurrengo pausoa sorkuntza izango da!

2016/10/11

HAUSNARKETA PARTEKATUA

Denen artean hausnarketa batzuk egin ditugu, baliagarriak izango direnak taldean jarduteko eta baita eskolatik kanpo ere. Besteek sentitu eta bizi izan dutena jasotzeko eta norberak berea azaleratzeko modu paregabea izan da.

Hausnarketako puntu garrantzitsuenak honako hauek izan dira:




TALDE HAUSNARKETARI EKIN DIOGU





GURE LEHEN DOKUMENTALA

Irakasleak erronka bat proposatu digu, dokumental bat sortzea gure gaiaren inguruan oinarrituta. Horretarako, irudiak zein bideoak erabil ditzakegu.
Guk elkarrizketa batzuk egitea pentsatu dugu, eta horretarako lehendabiziko gauza helburua zehaztea izan da. Argi dagoena da jeloskortasuna gainditzeko moduak aztertu nahi ditugula eta horretara bideratu ditugu galderak. Horren ostean, gure rolak zehaztu ditugu eta taldeka banatu gara, hori gutxi balitz espazioa ere banatu dugu lana ahalik eta azkarren egin ahal izateko.
Lana egiten hasi garenean, uste bezala ateratzen ari ez zela konturatu gara eta aldaketa batzuk egin behar izan ditugu, hau da, lana moldatu behar izan dugu.

Talde gisa primeran jardun dugu eta erabakiak hartzeko arazorik ez dugu izan.

HEZIBERRI CURRICULUMEAN BURU BELARRI

Heziberri curriculuma aztertu dugu, talde bakoitza atal bat ikertu du eta ondoren puzzlearen teknika erabiliz, gure ikaskideei ateratako ondorioak azaldu dizkiegu. Amaitzeko, denen artean adostu ditugu ateratako puntu garrantzitsuenak.
Aldaketa nabarmenena zera izan da, hiru esperientzia eremu izatetik bi eremu izatera pasatu garela; baina, bestelako ideia batzuk atera ditugu, hurrengoak hain zuzen ere: