2016/10/14

ALDERANTZIZKO KONOA

Beste behin, hausnarketarako tartea izan dugu. Diskurtsoaren atzetik dagoen guztiari erreparatu diogu. Izan ere, talde lanean jardun behar dugunez oso onuragarria da hainbat ezaugarri kontuan hartzea. 
Taldeko kide sentitzea ezinbestekoa da kohesioa egon dadin, eta hori bermatzen denean soilik lortuko dugu kooperazioa, gerta daitezkeen erronka eta arazoei irtenbideak bilatzeko. Hori lortuta lortu ahal izango dugu egokitasunera iristea. Lehen faseak bermatzen ez baditugu........ez dugu besteak lortzerik izango.
Bestetik aipagarria da komunikazioa sustatu behar dela, non entzunketa aktiboa egongo den. Horrela ikaskuntzan murgiltzen hasi ahal izango gara transferentzian eta kontratransferentzian amaituz. Horrek zera esan nahi du, gure gauzak besteengan ikustea, normalean onartzen ez ditugunak; horregatik ezinbestekoa da norberak bere burua ezagutzea.
Lehen diskurtsoa tontorrean kokatu dugu agerikoa delako, eta behekaldean ordea, ezkutatutakoa egongo litzateke. Egon badago, ezin da ahaztu, gurekin dago denbora osoa, norberarena zein besteena.

Taldea osatzen dugunean fase horietatik pasatzen gara beti eta gu aurten sortu garen talde garenez, ezaugarri horiek guztiak haintzat hartu behar ditugu talde lanean ibiltzeko. Faseak gainditzean, gertatzen diren gauzak aurrera eramateko gai sentitu behar gara.
 
Hausnarketa honetatik ere beste hainbat ideia garrantzitsu atera ditugu:
IKASTEA: norberaren aldaketa bat da
OZTOPOA: aldaketari erresistentzia, ziur eta eroso gauden horretatik mugitzea
BELDURRA: dakigun edo gauden egoerari eta besteen erasoei (erresistentziarekin lotuta)
Kide guztiak gaude konprometituta, norbera bere funtzioan
MUGIMENDUA: pauso bat ematea
INDARRA: taldean jolasean dauden indarrak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina