2016/10/26

HAURREKIN BURUTZEKO JOLASA

Adierazpena eta komunikazio ikasgaiean egindako jolas batekin gatoz gaurkoan, dramatizazio jolas batekin hain zuzen ere. Jolas honekin dramatizatzeko beste modu bat ikusi genuen eta haurrekin erabiltzeko beste baliabide bat. 

Ondoren jolasa azaltzen dugu nahi izan ezkero beste momentu batean egiteko.
Jolas gehiago ikusi nahi badituzue klikatu hemen!

Hostoen Jolasa:

Udazkenean, denok dakigun bezala, hostoak lehortu eta erortzen dira. Honek aukera paregabea ematen digu hauek bildu eta hauekin jolas ezberdinak burutzeko. Hona hemen jolas posible horietako batzuk:
  • Hostoekin izar moduko bat burutu dezakegu haurrekin. Haur bakoitzak bere hostoa izango du eta honi beraien izena jarri beharko diote axota edo errotulagailu baten bitartez. Ondoren, zeloa erabiliz, izar moduko bat sortu dezakegu haurren hostoak bata bestearen ondoan itsatsiz.
  • Dramatizazioari dagokionez, haur bat altura zehatz batera igo daiteke eta zuhaitza dela irudikatu. Hau egiteko hosto ezberdinak bere gorputzetik kokatu genituzke. Besoak zuzen jartzea ere oso ideia aproposa da. Gero, zuhaitza den haurrak hau oihukatuko du: "Bat, bi, hiru..... Udazken!". Hau esatean gainean dituen hosto guztiak botako ditu.
  • Hostoak dituzten ezaugarriak identifikatzea ere jolas bikaina izan daiteke. Modu honetan, haurrak hostoen deskribapen txiki bat burutuko dute. Hau jolas entretenigarri bihurtzeko, haurrek dituzten hostoak nahastu eta haur bakoitzak bere deskribapena ematean, besteek zein hosto deskribatzen ari den asmatu beharko dute.
  • Amaitzeko, haurren irudimena eta sormena gaitasunak garatzeko, hostoak objektu bihurtzeko eskatuko diegu. Eta jarraian, objektu hori duen pertsonaia bat asmatzeko eta irudikatzeko. Era honetan, dramatizazioa ere landuko genuke jolas txiki honekin. Hala nola, haur batek bere hostoa pirata baten begiko partxe bihurtu dezake edo hostoa peineta bat, sevillana pertsonaia sortuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina