2017/03/06

Urte honi bukaera

Kurtso honetan zehar, eduki ezberdinak bereganatzeko eta antzezlana dokumentatzeko aukera paregabea izan dugu. Prozesu hau burutzen ari ginen bitartean, blog honetan hauei buruzko sarrera ezberdinak idatzi ditugu.

Jarraian, gure ibilbide honetan jarraitutako pausoak azalduzko dizkizuegu:

Hasteko, blog honen eta sites-ari buruzko sarrera bat burutu genuen, bakoitzean zer azaldu behar den aurkezteko asmoarekin. Ondoren, gure lehenengo harremana izan genuen haur antzerkiarekin, Lorategian izeneko antzezlan bikaina ikusi genuen gelan eta bertatik zenbait ideia atera genituen gure antzezlanerako. Gero, beste antzezlan batzuk ikusteko aukera izan genuen. Oraingoan, taldekide bakoitzak haurrei zuzendutako antzezlan bat ikusi zuen gehiago mamitzeko asmoz. Antzezlan hauek, Abracci, A story of a child and a penguin eta Kubik izan ziren. Hautatik ere, ideia baliagarri ezberdinak atera genituen. Prozesu honekin, aurrera jarraitu genuen eta beste bi obra ikusi genituen. Hauek, Kubik eta Lorategian izan ziren. Baina oraingo honetan, hauek gelan ikusi genituen eta gelakide guztien artean ideia ezberdinak atera genituen. Bi obra hauei buruzko irudi bat ere sortu genuen bi antzezlenetako ideia nagusiak laburbiltzeko helburuarekin. 

Heziberri 2020 curriculuma irakurri genuen gelan, hau taldekideen artean atalka banatuz, eta honi buruzko ideia nagusi batzuk laburbildu genituen. Jarraian, gure antzezlanerako dokumentazioa biltzearen asmoarekin, dokumental bat burutzen hasi ginen. Hau egin aurretik, zeri buruz egin behar genuen pentsatu genuen denen artean eta ondoren lanari ekin genion. Dokumentalaren inguruan, gelakide guztien artean hausnarketa komun bat burutu genuen eta bertan jasotako ideiak sarrera berri batean idatzi genituen. Bestalde, talde lanaren inguruan hausnarketa egiten jarraitu genuen eta oraingoan Alderantzizko konoaren teoriaren inguruan informazioa jaso genuen gelan. Hausnarketak egiten jarraitu genuen eta oraingoan Solo es el principio dokumentalaren inguruan hausnartu genuen eta ondoren Javier Abadek emandako hitzaldia ikusi genuen. 

Jarraian, gure pertsonaien sorkuntzan geundela Eider Eibar marrazkilaria etorri zen pertsonaiei buruzko hitzaldi bat ematera. Bertan, pertsonai berriak sortu genituen eta hauek gure pertsonai propioak sortzera lagundu ziguten. 

Dramatizazioa Haur Hezkuntzan lantzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, hau dela eta, blogean dramatizazioa lantzeko jolas ezberdinak bildu genituen. Lehen aipatutako dramatizazioarekin batera Gorputz Adierazpenak Haur Hezkuntzan garrantzia handia du ere, hau dela eta, autore ezberdinen iritziak isladatu ditugu mapa kontzeptual baten bitartez.

Antzezpenaren hasierako prozesuan geundela praktiketara joateko momentua iritsi zitzaigun eta egindako sarreraren bitartez gutako bakoitza egon den ikastetxea azaltzen dugu, ikastetxe ezberdinen ikuspegia izan dezagun guztiek.

Praktikalditik bueltatu ginenean, gelakide guztiek genituen kezka, frustrazio eta zailatsunak kontuan hartuta, ikasle bakoitzak graduan zehar ikasitako edukien inguruko mapa-kontzeptual bat egin behar izan genuen, gure buruari frogatzeko eduki ezberdinen inguruan jakintza ezberdinak bereganatu ditugula lau urte hauetan zehar. Ondoren, taldeka bi mapa-kontzual burutu genituen. Alde batetik, edukiei buruzkoa eta bestetik, antzezlanaren ingurukoa. Bi mapa-kontzual hauei argazkia atera eta blogean txertatu genituen. 

Bestetik, KunArte zentrora joateko aukera izan genuen eta hau ere blogean sarrera bat idatziz dokumentatu genuen. KunArte-koek hitzaldi bat eman ziguten lehendabizi zentroari buruzko informazio ezberdina emanez, eta ondoren, bertara joateko aukera izan genuen. Bertan, antzezlan bat ikusi genuen eta jarraian jarduera ezberdinak burutu genituen. Egin genuen bisita honen ondoren, dokumentazioaren inguruan zalantza asko izan genituen, hau dela eta, ondorengo blogeko sarrera honi buruz hitz egitea adostu genuen. Sarrera hau idatzi eta gero, taldekideak momentu horretatik aurrera biziko genuen guztia dokumentatzen saiatuko ginela adostu genuen. 

Honetaz aparte, gure talde kide bat ikasle ez-presentziala bihurtu zen, hau dela eta, honentzako agur berezi bat burutu genuen sarrera baten bitartez. 

Dokumentazioarekin jarraituz, arteko irakasgaian burututako aurkezpen bat blogean txertatu genuen ere. Lan horretan, DOT antzezlanaren inguruan informazioa bildu behar genuen eta hau gure gelakideei azaldu. Hau burutzeko, power-point bat egin genuen eta hau informazio eta irudi interesgarriez osatu.

Hurrengo pausoa antzezlanaren ensaioekin hastea izan zen. Hauetatik asko ikasten ari gara eta gure antzezlana burutzeko irriketan gaude. 

Amaitzeko, lehen aipatutako taldekideak, Haur Hezkuntzako dokumentazioaren eta ebaluazioaren inguruan testu batzuk irakurri ditu eta hauei buruzko power-point batzuk burutu ditu. Hauek gure blogean txertatu ditugu ere.

2017/03/05

EBALUAKETA HAUR HEZKUNTZAN

Jarraian dagoen dokumentuan Haur Hezkuntzan egin beharko litzatekeen ebaluaketari buruzko informazioa txertatuta dago.

Orain arte haurra izan da ebaluazio tresna, baina haurra inguruaren ondorio bada, ez al da hobe testuingurua ebaluatzea?

EBALUAZIOA HAUR HEZKUNTZAN






DOKUMENTAZIOA HAUR HEZKUNTZAN

Dokumentazioak gero eta garrantzi zein presentzia handiagoa du Haur Hezkuntzako geletan. Baina zer da, nola burutzen da, zertarako?

Galdera horiek erantzungo dituen dokumentua dago hementxe txertatuta!

DOKUMENTAZIOA HAUR HEZKUNTZAN




2017/03/02

Ensaioekin jo ta ke!!

Aste hauetan gure antzezlana ensaiatzen hasi gara. Lehenengo, gure antzezlana girotzeko atretzoko baliabide ezberdinak frogatu genituen, non kokatu behar genituen jakiteko eta nahikoa ziren ikusteko.
Ondoren antzezlanaren lehendabiziko errepresentazioa burutu genuen, bakoitzak esan behar zuena eta noiz ez zekienez pixka bat kaosa egon zen hasieran. Hemen azpian uzten dizkizuegu zenbait argazki.