Pertsonaiak marrazteko gomendio batzuk egin zizkigun:
- Formek garrantzia handia dute. Borobila, karratua, biguna, zorrotza, handia, txikia...
- Kontuz estereotipoekin
- Koloreak kontuan izan behar dira ilea, arropa... margotzerakoan
- Kolore hotzak/beroak, apalak/biziak, orekatuak/kontrasteak, ilunak/argiak...
- Jarrera, pertsonaiek duten gorputzaren posea.
- Gehigarriak: loreak, liburuak, baloia, joastailuak, betaurrekoak...
Azkenik, berarekin lau jarduera burutu genituen. Hauetan, perstsonai originalak sortu genituen. Eiderrek marraztu zituen guk ideiak proposatzen genizkion bitartean. Lehendabizi, bakoitzak animali bat pentsatu zuen eta banaka animali hau esatean, Eiderrek animali horren gorputz atal bat marrazten zuen. Gorputz atal bakoitza kolore batez marraztu zuen.
Ondoren, beste jarduera bat burutu genuin. Berak pertsonaiaren izena esaten zigun, honi buruzko hiru datu ematen zizkigun eta jarraian gorputz atal ezberdinak banaka marrazten zituen. Gelan ondorengo marrazkiak irudikatu genituen:
- Sorgina pirata
- Ez du beldurrik ematen
- Ile apaindegiak gorroto ditu
- Beldurra die katuei
- Printzesa
- Super saltoak emiaen ditu
- Irakurle amorratua da
- Ortzadar koloreko puzkarrak botatzen ditu
- Animalia magikoa
- Hegan egiten du
- Irudimena handia du
- Alturei beldurra die
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina