2016/09/29

ANTZERKI MUNDUAN MURGILTZEN (2.fasea)

Gaurkoan, antzezlanen aurkezpenarekin jarraitu dugu. Oraingoan,  kubik eta  lorategian
antzerkien zatiak ikusi ditugu eta horien ezaugarri garrantzitsuenak aipatu ditugu.  Bi obra hauek Teatro Paraisok sortutakoak dira eta haurrei bideratutakoak dira. Ez dute ildo narratiborik jarraitzen eta antzezleak haurrek bezela jokatzen dute.

Antzezlan hauetatik ondorengo ideiak jaso ditugu:

ANTZERKI MUNDUAN MURGILTZEN (2.fasea)

Gaurkoan, antzezlanen aurkezpenarekin jarraitu dugu. Oraingoan,  kubik eta  lorategian antzerkien zatiak ikusi ditugu eta horien ezaugarri garrantzitsuenak aipatu ditugu.  Bi obra hauek Teatro Paraisok sortutakoak dira eta haurrei bideratutakoak dira. Ez dute ildo narratiborik jarraitzen eta antzezleak haurrek bezela jokatzen dute. Oraingo honetan, jarraian dauden ideiak hartu ditugu gure antzezlanerako:

  • Kubik antzezlanetik: Proiektorea erabiliz, irudi ezberdinak proiektatzen dituzte figura geometriko ezberdinetan eta hauek txikiak eginez, handiak eginez edo lekuz mugituz jolas ezberdinak burutzen dituzte. Haurrak hauei begira egongo direla uste dugu, arreta galdu gabe. Modu honetako zerbait gure antzezlanean burutu beharko dugula uste dugu. Hau lortzeko, arte plastikoak irakasgaian proba ezberdinak burutuko ditugu.
  • Lorategian antzezlanetik: Antzezlanaren momentu batean, protagonista pantaila zuriaren atzean jartzen da eta pilota moduko batekin jolasten da. Itzalekin nola jolasten ziren oso gogoko izan dugu eta gure antzezlanean ere, momenturen batean pertsonaietako bat pantaila atzean kokatu nahiko genuke eta honen itzalarekin jolastu.

Horretaz gain, bi bideo interesgarri ikusi ditugu. Lehenengoa, irakasle eskolan egindako Pilar Lopezen tailer batekoa zen eta bertan ezagutzen ez genuen adierazpen teknika berri bat ikusi dugu. Lopez Teatro Paraisoko zuzendaria da eta unibertsitateko ikasleei emandako eskola honen bitartez ondorengo helburuak landu nahi zituen: irudimena garatzea, elkarlana, sormena garatzea, momentuan zerbait sortzea eta lantzea... Jarduera honetan, ikasleak paretan marrazkiak egiten zituzten, proiektoreak bertan bideo bat proiektatzen zuen bitartean. Jarduera hau ikusi ondoren, esperimentazioa burutzea duen garrantziaz ohartu gara. Haur Hezkuntzako ikasleek esperimentazioaren bitartez ikasten dute eta esperimentazioa burutzeko zentzumenak erabiltzen dituzte. Hortaz, irakasleak garenean, ikasleei material ezberdinekin esperimentatzeko tarte bat uztea beharrezkoa ikusten dugu.

Bigarren bideoan, ordea,  Mark Cerfontaineren hitzaldi bat izan da. Honek garrantzitsua ikusten  du umeek irudi ezberdinak ikustea. Bestalde, antzerki bat ikusterako garaian eta hau ulertzeko, hauek istorio edo ipuin bat ez dutela behar aipatu du. Honek gure antzezlanaren inguruan pentsatzera eraman gaitu, agian antzerkiaren momenturen batean ildo narratiborik ez badugu jarraitzen....

2016/09/26

ANTZERKI MUNDUAN MURGILTZEN

Oraingo honetan, taldekide bakoitzari antzerki bat ikustea  eta gidoiaren analisia egitea egokitu zitzaion. Gure taldean ondorengo antzerkiak ikusi genituen:
-...

Ondoren antzerki bera ikusi zuten gelakideekin elkartu ginen eta antzezlanaren ezaugarri esanguratsuenak zeintzuk diren adostu genituen, jarraian gela guztiaren aurrean azaltzeko.

Aurkezpen horietatik ideia ezberdinak hartu genituen gure antzezlanerako eta hauetako batzuk ondorengoak dira:
  • A story of a child and a penguin antzezlanetik: Gehien gustatu zaiguna aterkiari ematen dizkioten erabilera anitzak dira. Aterkiaren bitartez elurra, izarrak, iparrorratza eta arrainak irudikatzen dituzten oso modu originalean. Aterkiaren puntetatik ari fin batuk dituzte jarrita eta hauen amaieran izar, arrain edo seinale ezberdinen irudiak. Gure antzezlanean honelako zerbait erabili nahiko genuke, baina oraindik ere hau nola txertatu pentsatzen jarraitzen dugu.
  • Abracci antzezlanetik: Eszenografia modu oso sinplean zegoen apainduta, baina oso efektu polita egiten zuen. Bertikalean ipinitako banbuak zeuden jarrita eszenatoki osoan zehar eta istorio honetako pertsonaiak hauek erabiltzen zituzten istorioaren atal batzuetan. Material hau asko gustatzen zaigu, estetikoki gure antzezlanean ondo geratuko dela pentsatzen dugulako, alegia. Baina antzezlan honek estereotipo asko zituela esango genuke, esate baterako, emakumeak gona darama soinean eta gizonak galtzak, emakumea makilatu egiten da, gizonak A du izena eta emakumeak B, gizona ausarta da eta emakumea berriz lotsatia... Gure antzezlanean estereotipo hauek saihesten saiatuko gara.
  • Kubik antzezlanetik: Elementu oso gutxi erabiltzen zituzten obran zehar, baina hauekin haurrentzako efektu oso aproposak egiten zituzten. Eszenatokia kolore zuriko eta forma geometriko ezberdineko blokeez zegoen apainduta. Hauen posizioa aldatuz, pertsonaiak tren bat, tunel bat, gaztelu bat, etxeak... irudikatzea lortzen zuten. Abstraktu ukitu hau oso gogoko izan dugu eta gure antzezlanean erabiltzea pentsatu dugu. Bestalde, proiektorearekin proiektatutako irudiak ere asko gustatu zaizkigu.
Aurkezpenak egiten genituen bitartean oso gai interesgarri bat atera zen, Peter Lóczyk maitasuna ulertzeko duen ikuspuntua. Atxikimendua nola lantzen duen umeekin... Horregatik interesgarria iruditzen zaigu hemen bere izena aipatzea.

Bestalde, portfolioarekin geneukan blokeoa desblokeatzeko asmoz, Alaitzen ikasleek egindako adibide batzuk ikusteko aukera izan genuen, gure lana argituz.

ANTZERKIEKIN HASIERAKO HARREMANA

 Antzezlanen munduan sartzeko lehenengo pausoa emateko Lorategian antzerkia ikusten hasi ginen, nahiz eta osoa ez ikusi. Teatro paraisok eginiko obra bat da eta bi pertsonai ditu protagonista moduan, Javi eta Rosi hain zuzen. Teatro Paraíso eta Belgikako Guimbarde Antzerkiaren arteko koprodukzioa daukagu hau, estreinatu zenetik 1.000 saio baino gehiago egin dituena Belgikan, Frantzian, Finlandian, Luxemburgon, Ingalaterran, Suizan, Austrian, Holandan, Portugalen, Errumanian, Indian, Singapuren, Brasilen, Uruguayen, Txilen, Argentinan, Mexikon eta Estatu Batuetan, besteak beste.

Antzezlan honek ondorengo istorioa kontatzen du... “Lorategian eseritako emakume bat ametsetan dabil. Gizon bat iritsi, eta irudien munduan bidaia egitera gonbidatu du. Elkarrekin, zuhaitzen arteko oihala topatu dute, eta oihal hori orri txuri bihurtuko da irudiak sortu eta eraldatzeko... jolastu eta zirrarak agertu beharrean”.

Teatro Paraiso webgunea
Hau ikusi ondoren, obrari analisia egiteko gidoi bat betetzen hasi ginen ikusitakoarekin, baina zalantza batzuk sortu zitzaizkigun galdera batzuekin. Esate baterako, alde pedagogikoaren galderan ez genekien ondo zer idatzi.

Gainera portfolioarekin nahiko blokeatuta sentitzen ginen eta ez genuen oso ondo ulertzen zer jarri behar genuen bertan, baina gure lehenengo hitzak idazten hasi ginen.


2016/09/22

SORTZEN

Kaixo,

Kurtsoari hasiera emateko ikasgaiaren aurkezpena jaso genuen. Bertan, bi baliabide sortzeko gonbidapena luzaratu ziguten eta hau dugu horietako bat.

Konturatu ginen lehenengo gauza, taldeko emaila sortu behar genuela izan zen eta horri ekin genion bloga eta sitesa sortu ahal izateko.
Ondoren, bakoitzean zer idatzi pentsatzen egon ginen taldekide guztien artean. Alde batetik, sites-a azpi-atal ezberdinetan banatu genuen eta hauek unibertsitatean burutzen ari garen irakasgai ezberdinak izan ziren. Azpi-atal bakoitzean, gelan landutako edukiak, egindako jarduerak eta burututako lanak bilduko ditugu. Modu honetan, hauek baliagarriak izango zaizkigu bai kurtso amaieran burutu behar dugun antzezlanerako, baita gure etorkizunerako ere. Bestalde, blogspot-ean ikt-ko irakasgaiaren eguneroko moduko bat egiteko erabiliko dugu. Bertan, sarrera ezberdinak idazten joango gara astero eta hauetan gelan egindako gauzak kontatuko ditugu.

Hasierako sortze prozesua mantsoa izan zen eta horrekin ibili ginen aste horretan zehar, alde estetikoari garrantzi handia eman baitgenion.