Antzezlanen munduan sartzeko lehenengo pausoa emateko Lorategian antzerkia ikusten hasi ginen, nahiz eta osoa ez ikusi. Teatro paraisok eginiko obra bat da eta bi pertsonai ditu protagonista moduan, Javi eta Rosi hain zuzen. Teatro Paraíso eta Belgikako Guimbarde Antzerkiaren arteko koprodukzioa
daukagu hau, estreinatu zenetik 1.000 saio baino gehiago egin dituena
Belgikan, Frantzian, Finlandian, Luxemburgon, Ingalaterran, Suizan,
Austrian, Holandan, Portugalen, Errumanian, Indian, Singapuren,
Brasilen, Uruguayen, Txilen, Argentinan, Mexikon eta Estatu Batuetan,
besteak beste.
Antzezlan honek ondorengo istorioa kontatzen du... “Lorategian eseritako emakume bat ametsetan dabil. Gizon bat iritsi, eta
irudien munduan bidaia egitera gonbidatu du. Elkarrekin, zuhaitzen
arteko oihala topatu dute, eta oihal hori orri txuri bihurtuko da
irudiak sortu eta eraldatzeko... jolastu eta zirrarak agertu beharrean”.
Teatro Paraiso webgunea |
Hau ikusi ondoren, obrari analisia egiteko gidoi bat betetzen hasi ginen ikusitakoarekin, baina zalantza batzuk sortu zitzaizkigun galdera batzuekin. Esate baterako, alde pedagogikoaren galderan ez genekien ondo zer idatzi.
Gainera portfolioarekin nahiko blokeatuta sentitzen ginen eta ez genuen oso ondo ulertzen zer jarri behar genuen bertan, baina gure lehenengo hitzak idazten hasi ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina