taldelana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
taldelana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/02/18

DOT antzerkia

Gure antzezlanaren sorkuntzan zehar zenbait antzezlan ikusi eta aztertu ditugu. Gure kasuan DOT antzerkiaren informazioa bildu dugu, baita ere deigarriak iruditu zaizkigun baliabideal bildu ere. Informazio guztia izan ondoren beste gelakideei gure informazioa pasa genien aurkezpen bat eginez, beraz hemen azpian dagoen informazioa aurkezpen horri dagokio. Gainera antzezlanaren bideo txiki bat atxikitzen dugu.

 

DOT - Maduixa Teatre (Clip) from Dot - Maduixa Teatre on Vimeo.

Honetaz gain, antzezlan honetan erabiltzen duten teknika bat oso gogoko izan dugu eta gure antzezlanean erabiltzea pentsatu dugu. DOT antzezlanean, argi txiki bati jarraitzen zioten eta hau pantailatik ateratzen zuten momentu batean. Guk alegiazko laguna eta Hodien artean mota honetako teknikaren bat erabiliko dugu. Biok pantailaren atzean baloi batekin jolasten egongo dira eta momentu batean, baloi hori pantailatik aterako da.

2017/02/15

Nola dokumentatu?

Gure ikuspegia dokumentazioari dagokionez nahiko mugatua izan dela orain arte uste dugu. Horregatik, gelan honen inguruan hausnartzeko bi testu irakurri genituen, alde batetik, HikHasi aldizkariko 29. monografikoan, Ebaluazioa Haur Hezkuntzan Paradigma-aldaketa eta bestetik, Documentar la vida de los niños y las niñas en la escuela liburua.

Bi testu hauetatik ideia komun bat ondorioztatu dugu: dokumentazioa egiterako garaian haurrak ebaluatzeko burutzen dute irakasleak normalean. Baina prozedura hau okerra da. Haurrak ebaluatu ordez irakasleen lana ebaluatu beharko litzateke, hau da, dokumentazioa irakasleak gelan egindako jarduerak ikasleen garapena bermatzen duten edo ez jakiteko erabili beharko lukete. Hortaz, dokumentazioa ikasleen erreakzioen ingurukoa izango litzateke.

 Horregatik, hemendik aurrera gure lan egiteko modua aldatuko da, hori bermatzeko hemen uzten dugu musikako klasean gure lana entsaiatzen genuen bitartean grabatuta bideoa.



Hala ere, hobetzeko badaukagu oraindik....

2017/02/08

KunArte

Gure antzezlanaren azkeneko fasean gaudelarik, gure lan honetan laguntzeko asmoz, KunArtekoek hitzaldi bat eman ziguten eta ondoren, gu bertara joan ginen zentroa ikustera.

Bestalde, esan beharra dago KunArte 1-6 urte bitarteko haurrentzako eta beraien inguruan dauden pertsona helduentzako Berrikuntza Artistikorako Arte Zentroa dela. Bertan, dibertsio adimentsua, estimulazio artistikoa eta hezkuntza kulturala eskaintzen die haurrei eta beren familie. Txikitxoek, mundua esploratzeko daukaten desira horrekin, espresio artistiko guztien abiatze puntuan kokatzen dira: ibiltzeko oreka bilatzen duten bitartean, dantzatu egiten dute; soinuekin jolasten, musika aurkitzen dute; material ezberdinak miatuz, Arte Plastikoekin egiten dute topo... Artea adin hauetan ezinbestekoa den estimulazio horretarako baliabide ezin hobea dela esan dezakegu, haurren trebakuntza intregala sustatzeko erreminta baliogarria alegia, beren adimen anitzak garatzen ahalegintzen duena. 



 
Otsailak 2 eta 3an KunArteko jardunaldietan egon ginen. Ostegunean, KunArteko proiektuaren aurkezpena izan genuen Roxi eta Pilarren eskutik.






Ostiralean aldiz, Kiribil antzerki taldearen ikuskizun bat ikusi genuen, "Iz" izenekoa. Kiribil Iparraldeko antzerki taldea da eta haurrentzako ikuskizunak egiten ditu.





 Ondoren, praktika artistikoaren tailerra izan genuen. Bertan, mugimendua eta maskarak landu genituen eta hiru marrekin gure maskara sortzeko aukera izan genuen eta honi ibiltzeko modu bat jarri genion.


Amaitzeko, haiek emandako maskara batekin pertsonaia bat sortu genuen.








2017/02/01

HAUSNARKETA

Aste honetan, Hausnarketarako denbora izan dugu. Izan ere, gure lanarekin blokeo momentuan gaude eta ez genekien nola aurre egin horri, honetarako eskema hauek burutu genituen. Lehenengoa landutako edukiei buruzkoa da eta bigarrena gure antzezlanean eragiten duten faktoreei buruzkoa.


ZERBAIT IKASI OTE DUGU?                                  ZERTAZ GOGORATZEN GARA?                                                               ZERK DEITU DIGU ATENTZIOA?....

Irudietan klik egin!!!



2017/01/25

Prakticum III-a hausnartzen...

Irudi hauen bitartez gure taldeko partaide bakoitzaren prakticum IIIko hausnarketa txiki bat aurkezten dizuegu. Bertan ikastetxe bakoitzaren informazioa dago eta zerk deitu digun atentzioa.
Esan beharra dago ikastetxe guzti hauetan ez dugula aukera izan dramatizazioarekin zerikusia zuten jarduera asko ikusteko. Guk ordea Haur Hezkuntzan dramatizazioa lantzea ezinbestekoa iruditzen zaigu eta irakasleak garenean gelan honekin zerikusia duten jarduerak proposatzen saiatuko gara.
 



2017/01/19

zer da gorputz adierazpena?

Kontzeptu mapa honetan azaltzen da autore ezberdinen ikuspuntua gorputz adierazpenaren inguruan.

Garrantzitsua al da gorputzaren ezagutza eta mugimendua gure antzezlanean? Galdera hau erantzuteko asmoz egin dugu kontzeptu mapa hau.




Irudian klik egin!

2016/10/18

UMEEN BETAURREKOAK JANTZITA

Antzerkiko gaia lantzerako orduan, haurren begietatik begiratzea zein garrantzitsua den ikusi dugu!
Izan ere, gaurkoan Solo es el principio dokumentala ikusten hasi gara gelan, bertan, Haur Hezkuntzako ikasleek gai ezberdinen inguruan hausnarketa ezberdinak egiten dituzte. Dokumental honek lagundu digu konturatzen, ikasleak nahiz eta oso gazteak izan edozein gaiaz hitz egiteko gaitasuna dutela eta hortaz, gure antzezlaneko gaia aukeratzerakoan, gai ezberdinak erabiltzeko aukers izango dugula.

2016/10/14

ALDERANTZIZKO KONOA

Beste behin, hausnarketarako tartea izan dugu. Diskurtsoaren atzetik dagoen guztiari erreparatu diogu. Izan ere, talde lanean jardun behar dugunez oso onuragarria da hainbat ezaugarri kontuan hartzea. 
Taldeko kide sentitzea ezinbestekoa da kohesioa egon dadin, eta hori bermatzen denean soilik lortuko dugu kooperazioa, gerta daitezkeen erronka eta arazoei irtenbideak bilatzeko. Hori lortuta lortu ahal izango dugu egokitasunera iristea. Lehen faseak bermatzen ez baditugu........ez dugu besteak lortzerik izango.
Bestetik aipagarria da komunikazioa sustatu behar dela, non entzunketa aktiboa egongo den. Horrela ikaskuntzan murgiltzen hasi ahal izango gara transferentzian eta kontratransferentzian amaituz. Horrek zera esan nahi du, gure gauzak besteengan ikustea, normalean onartzen ez ditugunak; horregatik ezinbestekoa da norberak bere burua ezagutzea.
Lehen diskurtsoa tontorrean kokatu dugu agerikoa delako, eta behekaldean ordea, ezkutatutakoa egongo litzateke. Egon badago, ezin da ahaztu, gurekin dago denbora osoa, norberarena zein besteena.

Taldea osatzen dugunean fase horietatik pasatzen gara beti eta gu aurten sortu garen talde garenez, ezaugarri horiek guztiak haintzat hartu behar ditugu talde lanean ibiltzeko. Faseak gainditzean, gertatzen diren gauzak aurrera eramateko gai sentitu behar gara.
 
Hausnarketa honetatik ere beste hainbat ideia garrantzitsu atera ditugu:
IKASTEA: norberaren aldaketa bat da
OZTOPOA: aldaketari erresistentzia, ziur eta eroso gauden horretatik mugitzea
BELDURRA: dakigun edo gauden egoerari eta besteen erasoei (erresistentziarekin lotuta)
Kide guztiak gaude konprometituta, norbera bere funtzioan
MUGIMENDUA: pauso bat ematea
INDARRA: taldean jolasean dauden indarrak


2016/10/11

TALDE HAUSNARKETARI EKIN DIOGU





GURE LEHEN DOKUMENTALA

Irakasleak erronka bat proposatu digu, dokumental bat sortzea gure gaiaren inguruan oinarrituta. Horretarako, irudiak zein bideoak erabil ditzakegu.
Guk elkarrizketa batzuk egitea pentsatu dugu, eta horretarako lehendabiziko gauza helburua zehaztea izan da. Argi dagoena da jeloskortasuna gainditzeko moduak aztertu nahi ditugula eta horretara bideratu ditugu galderak. Horren ostean, gure rolak zehaztu ditugu eta taldeka banatu gara, hori gutxi balitz espazioa ere banatu dugu lana ahalik eta azkarren egin ahal izateko.
Lana egiten hasi garenean, uste bezala ateratzen ari ez zela konturatu gara eta aldaketa batzuk egin behar izan ditugu, hau da, lana moldatu behar izan dugu.

Talde gisa primeran jardun dugu eta erabakiak hartzeko arazorik ez dugu izan.