Teatro Paraiso etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Teatro Paraiso etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/02/08

KunArte

Gure antzezlanaren azkeneko fasean gaudelarik, gure lan honetan laguntzeko asmoz, KunArtekoek hitzaldi bat eman ziguten eta ondoren, gu bertara joan ginen zentroa ikustera.

Bestalde, esan beharra dago KunArte 1-6 urte bitarteko haurrentzako eta beraien inguruan dauden pertsona helduentzako Berrikuntza Artistikorako Arte Zentroa dela. Bertan, dibertsio adimentsua, estimulazio artistikoa eta hezkuntza kulturala eskaintzen die haurrei eta beren familie. Txikitxoek, mundua esploratzeko daukaten desira horrekin, espresio artistiko guztien abiatze puntuan kokatzen dira: ibiltzeko oreka bilatzen duten bitartean, dantzatu egiten dute; soinuekin jolasten, musika aurkitzen dute; material ezberdinak miatuz, Arte Plastikoekin egiten dute topo... Artea adin hauetan ezinbestekoa den estimulazio horretarako baliabide ezin hobea dela esan dezakegu, haurren trebakuntza intregala sustatzeko erreminta baliogarria alegia, beren adimen anitzak garatzen ahalegintzen duena. 



 
Otsailak 2 eta 3an KunArteko jardunaldietan egon ginen. Ostegunean, KunArteko proiektuaren aurkezpena izan genuen Roxi eta Pilarren eskutik.






Ostiralean aldiz, Kiribil antzerki taldearen ikuskizun bat ikusi genuen, "Iz" izenekoa. Kiribil Iparraldeko antzerki taldea da eta haurrentzako ikuskizunak egiten ditu.





 Ondoren, praktika artistikoaren tailerra izan genuen. Bertan, mugimendua eta maskarak landu genituen eta hiru marrekin gure maskara sortzeko aukera izan genuen eta honi ibiltzeko modu bat jarri genion.


Amaitzeko, haiek emandako maskara batekin pertsonaia bat sortu genuen.








2016/09/29

ANTZERKI MUNDUAN MURGILTZEN (2.fasea)

Gaurkoan, antzezlanen aurkezpenarekin jarraitu dugu. Oraingoan,  kubik eta  lorategian
antzerkien zatiak ikusi ditugu eta horien ezaugarri garrantzitsuenak aipatu ditugu.  Bi obra hauek Teatro Paraisok sortutakoak dira eta haurrei bideratutakoak dira. Ez dute ildo narratiborik jarraitzen eta antzezleak haurrek bezela jokatzen dute.

Antzezlan hauetatik ondorengo ideiak jaso ditugu:

ANTZERKI MUNDUAN MURGILTZEN (2.fasea)

Gaurkoan, antzezlanen aurkezpenarekin jarraitu dugu. Oraingoan,  kubik eta  lorategian antzerkien zatiak ikusi ditugu eta horien ezaugarri garrantzitsuenak aipatu ditugu.  Bi obra hauek Teatro Paraisok sortutakoak dira eta haurrei bideratutakoak dira. Ez dute ildo narratiborik jarraitzen eta antzezleak haurrek bezela jokatzen dute. Oraingo honetan, jarraian dauden ideiak hartu ditugu gure antzezlanerako:

  • Kubik antzezlanetik: Proiektorea erabiliz, irudi ezberdinak proiektatzen dituzte figura geometriko ezberdinetan eta hauek txikiak eginez, handiak eginez edo lekuz mugituz jolas ezberdinak burutzen dituzte. Haurrak hauei begira egongo direla uste dugu, arreta galdu gabe. Modu honetako zerbait gure antzezlanean burutu beharko dugula uste dugu. Hau lortzeko, arte plastikoak irakasgaian proba ezberdinak burutuko ditugu.
  • Lorategian antzezlanetik: Antzezlanaren momentu batean, protagonista pantaila zuriaren atzean jartzen da eta pilota moduko batekin jolasten da. Itzalekin nola jolasten ziren oso gogoko izan dugu eta gure antzezlanean ere, momenturen batean pertsonaietako bat pantaila atzean kokatu nahiko genuke eta honen itzalarekin jolastu.

Horretaz gain, bi bideo interesgarri ikusi ditugu. Lehenengoa, irakasle eskolan egindako Pilar Lopezen tailer batekoa zen eta bertan ezagutzen ez genuen adierazpen teknika berri bat ikusi dugu. Lopez Teatro Paraisoko zuzendaria da eta unibertsitateko ikasleei emandako eskola honen bitartez ondorengo helburuak landu nahi zituen: irudimena garatzea, elkarlana, sormena garatzea, momentuan zerbait sortzea eta lantzea... Jarduera honetan, ikasleak paretan marrazkiak egiten zituzten, proiektoreak bertan bideo bat proiektatzen zuen bitartean. Jarduera hau ikusi ondoren, esperimentazioa burutzea duen garrantziaz ohartu gara. Haur Hezkuntzako ikasleek esperimentazioaren bitartez ikasten dute eta esperimentazioa burutzeko zentzumenak erabiltzen dituzte. Hortaz, irakasleak garenean, ikasleei material ezberdinekin esperimentatzeko tarte bat uztea beharrezkoa ikusten dugu.

Bigarren bideoan, ordea,  Mark Cerfontaineren hitzaldi bat izan da. Honek garrantzitsua ikusten  du umeek irudi ezberdinak ikustea. Bestalde, antzerki bat ikusterako garaian eta hau ulertzeko, hauek istorio edo ipuin bat ez dutela behar aipatu du. Honek gure antzezlanaren inguruan pentsatzera eraman gaitu, agian antzerkiaren momenturen batean ildo narratiborik ez badugu jarraitzen....

2016/09/26

ANTZERKIEKIN HASIERAKO HARREMANA

 Antzezlanen munduan sartzeko lehenengo pausoa emateko Lorategian antzerkia ikusten hasi ginen, nahiz eta osoa ez ikusi. Teatro paraisok eginiko obra bat da eta bi pertsonai ditu protagonista moduan, Javi eta Rosi hain zuzen. Teatro Paraíso eta Belgikako Guimbarde Antzerkiaren arteko koprodukzioa daukagu hau, estreinatu zenetik 1.000 saio baino gehiago egin dituena Belgikan, Frantzian, Finlandian, Luxemburgon, Ingalaterran, Suizan, Austrian, Holandan, Portugalen, Errumanian, Indian, Singapuren, Brasilen, Uruguayen, Txilen, Argentinan, Mexikon eta Estatu Batuetan, besteak beste.

Antzezlan honek ondorengo istorioa kontatzen du... “Lorategian eseritako emakume bat ametsetan dabil. Gizon bat iritsi, eta irudien munduan bidaia egitera gonbidatu du. Elkarrekin, zuhaitzen arteko oihala topatu dute, eta oihal hori orri txuri bihurtuko da irudiak sortu eta eraldatzeko... jolastu eta zirrarak agertu beharrean”.

Teatro Paraiso webgunea
Hau ikusi ondoren, obrari analisia egiteko gidoi bat betetzen hasi ginen ikusitakoarekin, baina zalantza batzuk sortu zitzaizkigun galdera batzuekin. Esate baterako, alde pedagogikoaren galderan ez genekien ondo zer idatzi.

Gainera portfolioarekin nahiko blokeatuta sentitzen ginen eta ez genuen oso ondo ulertzen zer jarri behar genuen bertan, baina gure lehenengo hitzak idazten hasi ginen.