Aste hauetan gure antzezlana ensaiatzen hasi gara. Lehenengo, gure antzezlana girotzeko atretzoko baliabide ezberdinak frogatu genituen, non kokatu behar genituen jakiteko eta nahikoa ziren ikusteko.
Ondoren antzezlanaren lehendabiziko errepresentazioa burutu genuen, bakoitzak esan behar zuena eta noiz ez zekienez pixka bat kaosa egon zen hasieran. Hemen azpian uzten dizkizuegu zenbait argazki.
antzerkiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
antzerkiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017/03/02
2017/02/18
DOT antzerkia
Gure antzezlanaren sorkuntzan zehar zenbait antzezlan ikusi eta aztertu ditugu. Gure kasuan DOT antzerkiaren informazioa bildu dugu, baita ere deigarriak iruditu zaizkigun baliabideal bildu ere. Informazio guztia izan ondoren beste gelakideei gure informazioa pasa genien aurkezpen bat eginez, beraz hemen azpian dagoen informazioa aurkezpen horri dagokio. Gainera antzezlanaren bideo txiki bat atxikitzen dugu.
DOT - Maduixa Teatre (Clip) from Dot - Maduixa Teatre on Vimeo.
Honetaz gain, antzezlan honetan erabiltzen duten teknika bat oso gogoko izan dugu eta gure antzezlanean erabiltzea pentsatu dugu. DOT antzezlanean, argi txiki bati jarraitzen zioten eta hau pantailatik ateratzen zuten momentu batean. Guk alegiazko laguna eta Hodien artean mota honetako teknikaren bat erabiliko dugu. Biok pantailaren atzean baloi batekin jolasten egongo dira eta momentu batean, baloi hori pantailatik aterako da.
2017/02/15
Nola dokumentatu?
Gure ikuspegia dokumentazioari dagokionez nahiko mugatua izan dela orain arte uste dugu. Horregatik, gelan honen inguruan hausnartzeko bi testu irakurri genituen, alde batetik, HikHasi aldizkariko 29. monografikoan, Ebaluazioa Haur Hezkuntzan Paradigma-aldaketa eta bestetik, Documentar la vida de los niños y las niñas en la escuela liburua.
Bi testu hauetatik ideia komun bat ondorioztatu dugu: dokumentazioa egiterako garaian haurrak ebaluatzeko burutzen dute irakasleak normalean. Baina prozedura hau okerra da. Haurrak ebaluatu ordez irakasleen lana ebaluatu beharko litzateke, hau da, dokumentazioa irakasleak gelan egindako jarduerak ikasleen garapena bermatzen duten edo ez jakiteko erabili beharko lukete. Hortaz, dokumentazioa ikasleen erreakzioen ingurukoa izango litzateke.
Horregatik, hemendik aurrera gure lan egiteko modua aldatuko da, hori bermatzeko hemen uzten dugu musikako klasean gure lana entsaiatzen genuen bitartean grabatuta bideoa.
Hala ere, hobetzeko badaukagu oraindik....

2017/02/08
KunArte
Gure antzezlanaren azkeneko fasean gaudelarik, gure lan honetan laguntzeko asmoz, KunArtekoek hitzaldi bat eman ziguten eta ondoren, gu bertara joan ginen zentroa ikustera.
Bestalde, esan beharra dago KunArte 1-6 urte bitarteko haurrentzako eta beraien inguruan dauden pertsona helduentzako Berrikuntza Artistikorako Arte Zentroa dela. Bertan, dibertsio adimentsua, estimulazio artistikoa eta hezkuntza kulturala eskaintzen die haurrei eta beren familie. Txikitxoek, mundua esploratzeko daukaten desira horrekin, espresio artistiko guztien abiatze puntuan kokatzen dira: ibiltzeko oreka bilatzen duten bitartean, dantzatu egiten dute; soinuekin jolasten, musika aurkitzen dute; material ezberdinak miatuz, Arte Plastikoekin egiten dute topo... Artea adin hauetan ezinbestekoa den estimulazio horretarako baliabide ezin hobea dela esan dezakegu, haurren trebakuntza intregala sustatzeko erreminta baliogarria alegia, beren adimen anitzak garatzen ahalegintzen duena.
Otsailak 2 eta 3an KunArteko jardunaldietan egon ginen. Ostegunean, KunArteko proiektuaren aurkezpena izan genuen Roxi eta Pilarren eskutik.
Ostiralean aldiz, Kiribil antzerki taldearen ikuskizun bat ikusi genuen, "Iz" izenekoa. Kiribil Iparraldeko antzerki taldea da eta haurrentzako ikuskizunak egiten ditu.
Ondoren, praktika artistikoaren tailerra izan genuen. Bertan, mugimendua eta maskarak landu genituen eta hiru marrekin gure maskara sortzeko aukera izan genuen eta honi ibiltzeko modu bat jarri genion.
Amaitzeko, haiek emandako maskara batekin pertsonaia bat sortu genuen.
2016/10/18
UMEEN BETAURREKOAK JANTZITA
Antzerkiko gaia lantzerako orduan, haurren begietatik begiratzea zein garrantzitsua den ikusi dugu!
Izan ere, gaurkoan Solo es el principio dokumentala ikusten hasi gara gelan, bertan, Haur Hezkuntzako ikasleek gai ezberdinen inguruan hausnarketa ezberdinak egiten dituzte. Dokumental honek lagundu digu konturatzen, ikasleak nahiz eta oso gazteak izan edozein gaiaz hitz egiteko gaitasuna dutela eta hortaz, gure antzezlaneko gaia aukeratzerakoan, gai ezberdinak erabiltzeko aukers izango dugula.

2016/09/29
ANTZERKI MUNDUAN MURGILTZEN (2.fasea)
Gaurkoan, antzezlanen aurkezpenarekin jarraitu dugu. Oraingoan, kubik eta lorategian
antzerkien zatiak ikusi ditugu eta horien ezaugarri garrantzitsuenak aipatu ditugu. Bi obra hauek Teatro Paraisok sortutakoak dira eta haurrei bideratutakoak dira. Ez dute ildo narratiborik jarraitzen eta antzezleak haurrek bezela jokatzen dute.
Antzezlan hauetatik ondorengo ideiak jaso ditugu:

2016/09/26
ANTZERKI MUNDUAN MURGILTZEN
Oraingo honetan, taldekide bakoitzari antzerki bat ikustea eta gidoiaren analisia egitea egokitu zitzaion. Gure taldean ondorengo antzerkiak ikusi genituen:
- ABRACCI
-...
Ondoren antzerki bera ikusi zuten gelakideekin elkartu ginen eta antzezlanaren ezaugarri esanguratsuenak zeintzuk diren adostu genituen, jarraian gela guztiaren aurrean azaltzeko.
Aurkezpen horietatik ideia ezberdinak hartu genituen gure antzezlanerako eta hauetako batzuk ondorengoak dira:
- A story of a child and a penguin antzezlanetik: Gehien gustatu zaiguna aterkiari ematen dizkioten erabilera anitzak dira. Aterkiaren bitartez elurra, izarrak, iparrorratza eta arrainak irudikatzen dituzten oso modu originalean. Aterkiaren puntetatik ari fin batuk dituzte jarrita eta hauen amaieran izar, arrain edo seinale ezberdinen irudiak. Gure antzezlanean honelako zerbait erabili nahiko genuke, baina oraindik ere hau nola txertatu pentsatzen jarraitzen dugu.
- Abracci antzezlanetik: Eszenografia modu oso sinplean zegoen apainduta, baina oso efektu polita egiten zuen. Bertikalean ipinitako banbuak zeuden jarrita eszenatoki osoan zehar eta istorio honetako pertsonaiak hauek erabiltzen zituzten istorioaren atal batzuetan. Material hau asko gustatzen zaigu, estetikoki gure antzezlanean ondo geratuko dela pentsatzen dugulako, alegia. Baina antzezlan honek estereotipo asko zituela esango genuke, esate baterako, emakumeak gona darama soinean eta gizonak galtzak, emakumea makilatu egiten da, gizonak A du izena eta emakumeak B, gizona ausarta da eta emakumea berriz lotsatia... Gure antzezlanean estereotipo hauek saihesten saiatuko gara.
- Kubik antzezlanetik: Elementu oso gutxi erabiltzen zituzten obran zehar, baina hauekin haurrentzako efektu oso aproposak egiten zituzten. Eszenatokia kolore zuriko eta forma geometriko ezberdineko blokeez zegoen apainduta. Hauen posizioa aldatuz, pertsonaiak tren bat, tunel bat, gaztelu bat, etxeak... irudikatzea lortzen zuten. Abstraktu ukitu hau oso gogoko izan dugu eta gure antzezlanean erabiltzea pentsatu dugu. Bestalde, proiektorearekin proiektatutako irudiak ere asko gustatu zaizkigu.
Aurkezpenak egiten genituen bitartean oso gai interesgarri bat atera zen, Peter Lóczyk maitasuna ulertzeko duen ikuspuntua. Atxikimendua nola lantzen duen umeekin... Horregatik interesgarria iruditzen zaigu hemen bere izena aipatzea.
Bestalde, portfolioarekin geneukan blokeoa desblokeatzeko asmoz, Alaitzen ikasleek egindako adibide batzuk ikusteko aukera izan genuen, gure lana argituz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)